MU ONLINE formazio pilulak (31): “Arakatu” funtzioa Google Driven


Bideotutorial honetan, Google Driveko “Arakatu” funtzioa ikasiko dugu.  Google Driveko dokumentu batean (Google dokumentuak, aurkezpenak, kalkulu orria…) lanean hastean “Arakatu” funtzioa aktibatuz gero, sistemak lantzen ari garen gaiari buruzko informazio gehigarria, argazkiak, etab. eskainiko dizkigu, modu errazean eta azkarrean dokumentuan txertatu ahal izateko (dagozkien aipamenak ere egingo ditu).

Halaber, dokumentutik irten gabe Interneteko bilaketak egiteko aukera emango digu. Kalkulu orrietan, aldiz, lantzen ari garen edukiari lotutako formulak eskainiko dizkigu, lana aurrez dezagun.

Bideotutorial honetan ondorengoa ikasiko dugu:

  • Google Driveko “Arakatu” funtzioa zer den eta nola aktibatzen den.
  • Google Docs eta Google Slides aplikazioetan nola dabilen.

Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.

AzpititulueakGaitu

 

 

 

Bideotutoriala:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu