MU ONLINE formazio pilulak (30): Mezu lehenetsiak posta elektronikoan


Denbora aurreztu nahi duzu posta elektronikoan mezuak idazteko orduan? Probatu “mezu lehenetsiak” Gmailen! Askotan denbora galtzen dugu behin eta berriz mezu berdinak edo berdintsuak idazten: “Jaso dut zure mezua eta ahal bezain laster erantzungo dizut”, “Mila esker zure mezuagatik” edo horrelakoak. Bada, “mezu lehenetsiak” delako funtzionalitateak ohiko mezuak gordetzeko aukera ematen digu eta klik batez berreskuratzeko, haiek behar ditugunean.

Bideotutorial labur honetan, beraz, ondorengoa ikasiko dugu:

  • Mezu lehenetsiak nola gaitu
  • Mezu lehenetsiak nola idatzi
  • Mezu lehenetsiak nola bidali

Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.

AzpititulueakGaitu

 

 

Bideotutoriala:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu