MU ONLINE formazio pilulak (32): “Autoebaluatzen diren azterketak sortu Google inprimakiak erabiliz”


Duela gutxi arte Google inprimakiak (Google form) asetasun inkestak eta hainbat motatako galdetegiak sortzeko aukera baino ez zuen ematen. Berriki, ordea, beste aukera bat gehitu dute, autoebaluatzen diren “azterketak” sortzekoa hain zuzen. Hau da, irakasleok test edo azterketa bat sortu ahal izango dugu eta ikasleek, azterketa egin ondoren, erantzun zuzenak eta emaitzak ikusi ahal izango dituzte, besteak beste. Emaitza guztiak kalkulu orri batean jasota geratuko dira.

Bideotutorial honetan, beraz, ondorengoa ikasiko dugu:

  • Google inprimaki bat “azterketa” nola bihurtzen den.
  • Erantzun zuzenak, feedbacka/azalpenak eta puntuazioa nola ematen diren.
  • Irakasleak erantzunak nola ikusi eta kudeatuko dituen.
  • Ikasleek euren erantzunak, besteenak eta zuzenak/okerrak nola ikusiko dituen.

Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.

AzpititulueakGaitu

 

 

Bideotutoriala:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu