MU ONLINE formazio pilulak (35): ahots bidezko idazketa Google Driven


Bideotutorial honetan, ohiko hainbat prozesutan denbora aurrezteko funtzionalitate bat ikasiko dugu: ahots bidezko idazketa Google Driven. Funtzionalitate hau erabiltzeko, ez da aplikazio edo gehigarri berezirik instalatu behar.  Google Driven dokumentu bat zabalduko dugu eta diktatzeari ekingo diogu. Hitz egin ahala, gure ahotsa testu bihurtuko da. Google Chrome nabigatzailean baino ez dabil oraingoz.

Zertarako edo noiz erabil dezakegu ahots bidezko idazketa?

  • Oharrak idazteko
  • Bilera baten ondoren laburpena jasotzeko
  • Ikasleei feedbacka emateko

Ondorengo bideotutorialean ikusi ahal izango duzu ahots bidezko idazketa urratsez urrats. Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.

AzpititulueakGaitu

 

 

Bideotutoriala:

Save

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu