365 egunen erroa


Euskararen Nazioarteko Eguna da gaurkoa. Baina gurean, Mondragon Unibertsitatean, Euskararen Eguna egunero dela esatea ez da topiko hutsean erortzea. #365egun leloa gure egiteko arrazoiak hamaika dira.  

Euskaldun gisa izendatzen dugu unibertsitatea, baina euskalduntasuna gure izanaren parte ere bada. Ondorengo lerrootan hori berresteko martxan dauzkagun hainbat proiektu eta egitasmori emango diogu ahotsa.

Euskara formazio-hizkuntza izateaz gain, ingeniaritzetatik hasi eta ekintzailetzaraino, eguneroko komunikazio hizkuntza ere badugu, gure hizkuntzarekiko konpromisoa barne-barnean daramagun balioetako bat izanik. 

Hartara, horrela definitzen dugu gure euskalduntasuna, Misioa, Bisioa, Balioka eta Kultura webguneko atalean: Euskal Herriarekin eta haren kulturaren, hizkuntzaren, ekonomiaren eta teknologiaren garapenarekin konprometitua.

Mendeberri 2025 Hezkuntza ereduan ere islatzen da munduari zabalik baina bere kulturan sustraiturik dagoen unibertsitatea garela:

“ezin du mundua ezagutu aurrez bere burua ezagutzen ez duenak”

“mundutarra izanik, ezinbestean ezagutu beharko ditu hizkuntzak eta kulturak”  

Hezkuntza eredu hau sei esparrutan ardazten da. Esparru horietako bat da arestian aipatutakoa eta isla zuzena du gure eskaintza akademikoan

  • 17 graduetatik, 15 eskaintzen ditugu euskaraz, eredu hirueledun baten barruan (%88)
  • 8 Lanbide heziketako zikloetatik, 7 eskaintzen dira euskaraz edo elebidun (%87,5)
  • 17 unibertsitate-masterretatik, 4 eskaintzen dira euskaraz (%23,5)
  • Hainbat Doktoretza eta ikerketa proiektu euskaraz egiten dira.

Horrez gain, ikasturtean zehar, hainbat ekintza antolatzen dira euskara ikasleen eguneroko jarduerako lan-tresna izatea bermatzeko:  

  • Euskarazko GBL onena: ikasle askok gradu bukaerako lana euskaraz egiten ohi dute
  • Eztabaida Txapelketa euskaraz: gure ikasleek hainbat bider irabazi dute Eusko Lege Biltzarrean urtero antolatzen den lehiaketa hau
  • Ika Mizkan hartzen dugu parte
  • Sorkuntza-proiektuak euskaraz sustatzen ditugu Euspot iragarkien lehiaketaren eta HUHEZINEMA laburmetraien lehiaketen bidez.

Bestalde, Gipuzkoa Berdinago egitasmoaren kide da Mondragon Unibertsitatea Lurraldeko beste 18 erakunderekin batera ‘Gipuzkoa berdinago: jendaurreko hizkuntza jokabide orekatuago baten aldeko adierazpena’ izenpetu dugu. Lurraldean dugun “erreferentzialtasunetik”, euskararen aldeko “jokabide aktibo bat” mantentzeko konpromisoa berretsi eta horretarako neurri multzoa adostu dugu.  

Mondragon Unibertsitateak orain arte egindako bidean aurrera jarraitzeko konpromiso irmoa du; euskara ardatz izanik, euskaldun eleanitz eta mundutarrak hezteko eguneroko lanean. 

Ekintzak fakultatez fakultate

Goi Eskola Politeknikoa

  • Ikasleek antolatuta, abenduaren 3an Euskararen Egunean, Orona Ideo campusean altxorraren bila jolasak, luntxa eta txokolatada izango da. 
  • Langileentzako, bost Jakin aurkezpen antolatuko dira (5 minutuko 5 aurkezpen 5 gai ezberdinei buruz).  
  • Gainera, abenduak 2tik 8ra  “Egunean Behin” APParekin ikasle eta langileek lehiaketa batean parte hartuko dute, irabazleak saria izango duelarik

Humanitate eta Hezkuntza Zientziak

  • #mikroipuinakhuhezi Instagram lehiaketa:  #mikroipuinakhuhezi traola erabilita, eta euskara hitza aipatu gabe, euskararen aldeko mezua argitaratu Instagramen. 30-59 segundu izan behar ditu. Hartu parte lehiaketan eta irabazi 150 euro!
  • Aretxabaletan bildutako euskal kantuekin podcastak argitaratuko dituzte Spotify-en eta Zu zeun. 
  • Eskoriatzan Aldarri festa: arratsaldeko atsedenaldian argazkia, pankarta jartzea, manifestua eta kalejira egingo dituzte.
  • Jantzi paretak! dekorazio saioa: Bi campusetan, egun osoan zehar, paretak atonduko dituzte.

Enpresagintza Fakultatea

  • Egunean zehar: argazki lehiaketako irudiak ikusgai egongo dira eta botoa emateko aukera egongo da arratsaldeko 3ak arte.
  • Oñati campusean:
    • 10etatik 12etara: LABURMETRAIEN RALLYA
    • 11:15etan laburmetrai emanaldia harreran
    • 11:45etan bozketa eta sari banaketa
    • 15:45etan: SARI BANAKETA (HARRERAN)
    • Egunean Behin Enpresagintzan Txapelketa
    • Argazki lehiaketa
  • Bidasoako campusean:
    • 10:30etan: Ikasleek antolatutako euskararen gynkana.
  • Bilboko campusean:
    • 8etatik 9:15etara: Ikasleek antolatutako Kahoot eta Mihiluze txapelketa (DOCK).
    • 9:15-10etara: euskal dantzak (myGADE gelan)
    • 10etan Eitb maratoirako “Lau Teilatu” kanta abestuko dugu denon artean (myGADE gelan).

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu