Emakume zientzialariak eta ingeniariak


Emakume zientzialariak munduko ikertzaileen % 30 baino gutxiago dira. Errealitate honen aurrean, 2012. urteaz geroztik, otsailaren 11an, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretan, emakumeek zientzian erabateko eta berdintasunezko partaidetza eta sarbidea izatea aldarrikatzen da.

Emakumezko Doktoregaiak Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoan

1-taula-EMAKUME-IKERLARIAK

Izan ere, genero-estereotipoak dira zientzian emakumeen presentzia hain txikia izatearen arrazoi nagusia. Estereotipo hauekin bukatzeko, oso garrantzitsua da STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) kontzeptua barneratzea, txiki-txikitatik, nesken hezkuntzan.

STEM arloan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Nagore Ipiñak eta Itziar Garcia ikerlariak ari dira lanean eta, honen harira, urtarrilaren 23an ‘STEM diziplinetan hezkuntzari buruzko ikuspegiak’ jardunaldian hartu zuten parte, ’STEM arloko prestakuntza eta ikerketa HUHEZIn’ hitzaldiarekin.

Mondragon Unibertsitatean, ikerlerroen koordinazioan, %48a emakumezkoak dira eta STEAM arloko ikerlerroen koordinazioan, %45 emakumezkoak dira.

Zenbat neska ditugu matrikulatuta gaur egun ziklo, gradu, master eta doktoradutza programetan
Goi Eskola Politeknikoan?

2-taula-EMAKUME-IKERLARIAK

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikori dagokionez, emakume zientzialarien ekarpena oso garrantzitsua da. Izan ere, 2019. urtean aurkeztu ziren doktoretza-tesi guztien artean %50a emakumezkoek garatu zituzten. 6 tesi izan ziren, orotara, emakumeek aurkeztutakoak.

Emakumeen presentzia doktoretza-tesien aurkezpenean goruntz joan da azken urteetan. 2009-2010 ikasturtean bakarrik %10koa izan zen eta azken ikasturtean, esan bezala, %50eraino igo da.

Guztira, 39 emakumek aurkeztu dituzte doktoretza-tesiak azken hamar urtean Ingeniaritza arloan, tesi guztien %24,6, alegia.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu