Bizimodu aktibo eta osasungarriaren bidean


Jarduera fisikoa maiz egitea eta modu osasungarrian elikatzea dira gizakion osasuna fisiko, pskiko eta emozionalaren gako garrantzitsuetakoak, garrantzitsuenak ez badira. Eragin zuzena dute.

Jarduera fisikoari dagokionez, astean zehar gutxienez 150 minutuz ariketa fisiko moderatua egitea eta egoneko jarrera batean ordubete baino gehiago ez ematea gomendatzen dute adituek. Izan ere, edozein jarduera fisiko egitera dedikatuko dugun denborak ez du egunean zehar eserita pasatuko dugun denbora konpensatuko.

 

Ariketa fisikoari lotutako hainbat gomendio

Ariketa fisikoa modu osasungarrian egiteko hainbat gomendio zerrendatu ditugu:

  • Aisiarekin lotutako ariketak programatzea eguneroko bizimoduaren, familiaren eta komunitatearen testuinguruan.
  • Gutxienez 150 minutu eman astean intentsitate ertaineko jarduera fisiko aerobikoa egiten, edo 75 minutu jarduera aerobiko bizia egiten.
  • Osasunerako onura handiago lortu nahi bada, gomendagarria da intentsitate ertaineko jarduera aerobikoa astean 300 minutu arte handitzea.
  • Muskulu-talde nagusiak sendotzeko ariketak egitea komeni da astean bitan edo gehiagotan.

 

Pertsona sendentarioa egoneko jarreretan denbora-aldi luzeetan egoten da eta, ondorioz, persona hauek pairatzeko arriskua duten gaitzen zerrenda luzea da: desoreka psikologikoak, depresioak, gaixotasun kardiobaskularrak, gaixotasun metabolikoak, desoreka muskulo-eskeletikoak, minbizia eta, gizonezkoen kasuan, haziaren kalitatearen jaitsiera.

 

Elikadura osasungarriaren onurak

Elikadura orekatu eta osasungarriak onura asko ekartzen dio gizakiari:

  • Epe luzeko gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua murriztea, kolesterola murrizten lagunduz.
  • Presio arteriala maila normaletan izatea.
  • Memoriaren eta garuneko beste funtzio batzuen narriadura murriztea.
  • Eguneroko jarduerak egiteko behar den energia lortzea.
  • Sistema immunologikoa hobetzea.
  • Kaltzio kontsumo egokiak hezurrak indartu eta osteoporosia saihestea.

 

Gizimodu aktibo eta osasuntsuagoa lortzeko bidea ekin nahi duenak Mondragon Unibertsitatean aurkituko du bidelagun egokia: Kirol Zerbitzua. Urtero-urtero ekintzez beteriko egitaraua prestatzen du ikasle, irakasle eta unibertsitateko langileei zuzenduta.

 

Osasuna eta kirola dira Kirol Zerbitzuaren ardatz nagusiak ondorengo helburuak lortzeko:

  • Unibertsitateko bizi-kalitatea hobetzea.
  • Bizimodu aktibo eta osasuntsua sustatzea ikasleen eta langileen artean.
  • Arriskurik gabeko kirola sustatzea: esfortzu probak eginez, adibidez.
  • Kirol diziplina berriak ezagutaraztea.
  • Irteerak, txapelketak eta bestelako ekintzak lagun-giroan antolatzea.

Bideo honetan, Kirol Zerbitzuaren nondik norakoak azaltzen dira:

Aipatu dugun bizimodu aktibo eta osasungarria lortzeko bidea erraztu diezazuke, beraz, Kirol Zerbitzuak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu