Confebask-ek eta Eusko Jaurlaritzak Heziketa Zikloko diplomak banatu ditu


Pasa den abenduaren 4ean, 13-14 ikasturtean Lantokiko Prestakuntza HEZIBI, ERASMUS+ eta inguruko enpresetan egin dituzten ikasleek beraien diplomak jaso dituzte. Diplomak Miguel Angel Lujua jaunak, Confebask-eko presidentea, eta Jorge Arevalo jaunak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea, banatu dizkiete Bilboko Euskalduna Jauregian.

GonfeBask aurkezpena

Heziketa Zikloko diploma banaketa Confebask eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Aurten 10.032 ikaslek, 6.524 enpresek eta Lanbide Heziketako 147 ikastetxek hartu dute parte Lantokiko Prestakuntza Programan eta ekitaldian guzti hauen 600 bat ordezkari izan dira.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren ordezkari gisa, Iñaki Demon, Joseba Egaña eta Aritz Arrillaga egon dira.

Diplomen banaketa

MGEP-en ordezkari gisa Iñaki Demon, Joseba Egaña eta Aritz Arrillaga beraien diploma jasotzen

 

Ekitaldian gainera Albert Bosch egon da gonbidatu gisa. Bertan bere bizitzako abenturetarako erabiltzen duen “Jarrera gakoa da” lemapean hitzaldi bat eman du eta ikasleei esfortzua, proaktibitatea eta aldaketei egokitzeko beharra azpimarratu die.

Zorionak denei!!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu