Goi Mailako Heziketa Zikloetako 1.mailako ikasleak Lan Arriskuen Prebentzioko ikastaroan


Azaroko lau astelehenetan Goi Mailako Heziketa Zikloetako 1.mailako ikasle guztiek, titulazio ezberdinetako ikasleak denak batera, Lan Arriskuen Prebentzioko ikastaroa jaso dute Osarten Kooperatibaren eskutik. Konkretuki, formazio hau “Lan formakuntza eta orientabidea” moduluan kokatzen da.

Heziketa Zikloetako ikasleak Lan Arriskuen Prebentzioko ikastaroan

Heziketa Zikloetako ikasleak Lan Arriskuen Prebentzioko ikastaroan

Saio hauetan Lan Arriskuen Prebentzioko gai ezberdinak ikusi dituzte. Lehenengo bi saioetan Lan Arriskuen Prebentzioko oinarrizko kontzeptuak landu dituzte: zer den eta zein den bere helburua, zeintzuk diren prebentzioko diziplina ezberdinak, zeintzuk diren langile batek dituen eskubideak eta betebeharrak, etab. Bigarren saioan arrisku elektrikoak landu dituzte, arrisku elektrikoen mota ezberdinak eta protekzio mota ezberdinak ezagutuz, besteak beste. Eta azken saioan makinen arriskuak ikusi dituzte, arau ezberdinak aztertuz.

Gure ikasleak jada prest daude tailerrean sartu eta makina ezberdinekin lan egiteko.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu