ETHAZI metodologiarekin ikasten Mondragon Goi Eskola Politeknikoan
Lehenengo hiruhilabetea amaitu da eta bukaeran Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Sareko Informatika Administrzioko ikasleek beraien erronkaren aurkezpena eduki zuten.
ETHAZI metodologiarekin gure ikasleek beraien ibilbide profesionalean izango dituzten arazoei aurre egiten ibili dira, enpresek izan ditzazketen arazo errealen aurrean jarri eta konponbidea aurkituz.
Eginez egiten ikasi izan da beti gure lema, eta orain eginez ikasteaz gain, beste aspektu batzuk ere landu nahi ditugu, adibidez talde lana, produktibitatea eta komunikazioa.
Hori egiteko ikasleek erronka desberdinei egin behar izan diete aurre, eta mundu errealean egiten den bezala, soluzio desberdinak aurkeztu behar izan dituzte. Taldeka antolatuta eta egiazko arazoei aurre eginez, ikasleek zein gauza egin dituzten ondo, zeintzuk hobetu daitezkeen eta zeintzuk ez dituzte egiten jarraitu behar identifikatzen dituzte; eta horrela, erronka bakoitza gainditzeko estrategia hobeak planteatzen ikasiko dute.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu