MAIER-era bisita Diseñoko Lanbide Heziketakoekin


Atzo goizean, 2016-ko otsailaren 9an, MAIER Taldea bisitatu dute Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleak.

MAIER Taldea europako lehena da automobilgintzako piezen kromaketan eta akabera berezietan. Batez ere, pieza estetiko eta dekoratuak diseinatu eta fabrikatzen dituzte oinarrian plastikoa erabiliz.

MTC, matrizeria eta injekzio, margotze eta kromaketako plantak ikusi ditugu MAIER taldeko 3 langileren gidaritzapean.

Bisita oso interesgarria izan da.

Eskerrik asko zuen harreragatik!!

 

12 Maier bisita

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu