MGEP-etik 13 Ikasenpresak aurkeztu dituzte beraien negozio ideak Eibarko Ikasenpresa Azokan


Otsailak 16an, VI. Ikasenpresa Azoka egin zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura Sailak, Tknikak (Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako berrikuntza zentroak) eta Eibarko udalak antolatuta. Bertan Ikastetxe ezberdinetako Lanbide Heziketako ikasleek Ikasenpresa programaren barruan sortu dituzten 204 enpresak hartu zuten parte, Txantxa-Zelain eta Untzaga Plazan kokatutako karpa biak bete zituztelarik.

MGEP-eko ikasleak ere bertan izan ziren, guztira 13 Ikasenpresa aurkeztu zituztelarik:

  • BASETXEA: Etxeko maskotak zein baserrietako abereak zaintzen dituen enpresa.
  • RING TV: Telebistako mandoa non dagoen jakiteko produktu txiki bat.
  • PPM: Portalen mantenketa egiten duen enpresa.
  • BIRRA EXPRESS: Garagardoa zerbitzatzeko makina portatila
  • JOI: Edukiontziak klasifikatzeko makina
  • TORNOHORNO: Txirbila berrerabiltzea ahalbidetzen duen tornua
  • INNOPIN: Adimendun pin-a
  • AEROBIKE: Motorrentzako aleroia
  • UBICAR: Kotxearen kokapena eta mantenketa kudeatzeko app-a
  • JAN FAST: Janaria jatetxeetan aurretik eskatzeko app-a
  • ASAINTELIGENCE: Erosketetarako orga automatizatua
  • PIM PAM PÁGINAS: Web orrialdeen diseinua.
  • WEB SUPPORT SERVICE: Web orrialdeen diseinua.

Mila esker guztioi parte hartzeagatik!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu