Arizmendi Ikastolako erdi mailako zikloko Informatikako ikasleak MGEPko goi mailakoekin elkarlanean


MGEPeko goi mailako heziketa zikloko ASIRSareko informatika Sistemen administrazioko irakasle eta ikasleek harrera egin diete Arizmendi Ikastolako erdi mailako zikloko Mikroinformatikako ikasleei, eta bisita aprobetxatuz honako egitarau hau antolatu da:

Asier Diosdado eta Iñaki Velez de Mendizabal eskutik, 2 taldetxo egin dira. Datu prozesaketa zentroa edo CPD-a eta  elektrogenoa eta tunelak ikusteko aukera izan dugu. Galdera ugari egin dute gazteak, batez ere zerbitzarien inguruan. Asierrek gogotsu erantzun ditu galdera guztiak.
Ondoren MGEP eko Garaiako eraikinera egin dugu saltoa. Eta bertan atsedenalditxo bat egin dugu.

Iban Barrutia irakasleak hardware ariketa sorta bat antolatu du MGEP eko hardware laborategian.   Bertan erabili behar zituzten elementu guztien azalpenak eman ditu, eta gero erronka batzuk beraien esku utzi ditu. Jo ta ke aritu dira, ordenagailuetan konponente desberdinak askatu eta montatzen besteak beste.
Gero Osane Lizarraldek MGEPeko Heziketa zikloko Sareko Informatikako sistemen administrazioa, ASIR,  tituluaren koordinatzaileak,  zein da titulu honen profil profesionala eta ondorioz lantzen diren konpetentzien inguruko azalpenak eman ditu, eta bereziki gure hezkuntza eredua.

Ondoren   MGEPeko Heziketa zikloko Sareko Informatikako sistemen administrazioa, ASIR,  tituluaren 2.garren mailako ikasle talde batzuk, ikasturtearen amaieran landutako azken erronkaren emaitzak erakutsi dizkiete.

Ibai Iregi eta Aitor Arangurenek erronkaren nondik norakoak ederki azaldu dute (irakasle finak izan dira ;-D).

Eta hau amaitzerakoan, 3 talde egin dira, non txandaka, denok erronkaren dimentsio guztiak ezagutzeko aukera izan duten:
Ibai Ibarreta eta  Beñat Bizente  erronkaren zati bat azaldu dute, gau da, zerbitzariekin landutako atala.
Joseba Arregi eta Xabier Nuñezek,  landutako segurtasun neurriak,
eta azkenik, Estalyn Curay eta  Yair Allendek,  PHP lengoaiarekin egindako garapena eta PostgreSQL datu basearekin nola garatu duten konexioa.

Gure ikasleak ederki aritu dira, eta gu irakasleok arro sentitu gara.

Amaitzeko,  argazki polit bat atera dugu MGEPeko eraikin berriaren sarreran.

Espero dugu laster berriz gurekin izatea!

Ikusi sortu dugun bideoa:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu