MGEP Fabrikazio mekanikoko produkzioa Programatzeko goi mailako lanbide heziketako ikasle baten testigantza


Administrazio eta Kontabilitatea ikasi nuen, eta  berehala informatika lana aurkitu nuen CAU edo Erabiltzaile harreta erbitzu baten lanean. Bertan  teknikari moduan 13 urte egin nituen. Orain dela urte batzuk aldatzea erabaki nuen eta fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi mailako zikloak duen irtenbide handia ikusita, bertan apuntatzea erabaki nuen. MGEP aukeratu nuen hurbiltasunagatik eta ikasketa mota hauetan duen ibilbideagatik batipat.

Kurtsoa bukatzear dago eta zenbait momentutan familia eta ikasketak uztartzea gogorra izan arren, nire azken  balorazioa oso baikorrada. Erronka , talde lana , praktiketan oinarritzen diren  metodologiak izugarri  aberasgarriak dira. Asko eta ondo ikasten da, eta norbera eta ikaskideak hobeto ezagutzeko aukera ezin hobea eskaintzen  du, batez ere talde lanean jarduteko izan ditzakegun ezaugarriak.

 

Izaskun Del Fresno, MGEPeko   fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi mailako zikloko  2.garren mailako ikaslea

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu