MGEPeko GMHZko fabrikazio mekanikako Diseinu eta Programazioko goi mailako zikloko ikasleak CMZ enpresa bisitatzen


Urtarrilaren 27an Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) goi mailako heziketa zikloko (GMHZ)  Fabrikazio mekanikoko diseinu  eta produkzio programazioaren bigarren mailako ikasleek CMZ ko muntaketa instalazioetara, Mallabian, eta Precitor eta Mecaninor mekanizazio fabriketara, Elorrion, bisitan joan ziren.

CMZ torneaketa zentroak fabrikatzen dituen enpresa garrantzitsua da, zeinek bere produkzioaren zati handi bat exportatzen duen. CMZ –ren urteko ekoizpena 350 makina ingurukoa da baina hurrengo 4 urteetan %70ean datu hau igotzea espero da.

Precitor eta Mecaninor enpresak esklusiboki CMZ-rako zehaztasun piezen fabrikazioan ibiltzen diren mekanizazio enpresak dira.

Aipatutako hiru enpresetan, gaur MGEPko ikasleak izandako langileak dabiltza lanean, ikasle batzuk DUAL programan daude, beraz ikasketak eta lana uztartu egiten dituzte eta jarraian beste ikasle batzuk praktiketan hasiko dira.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu