MGEPeko Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Praktikak enpresan ekitaldia BIELE eta ULMA PACKAGINGekin


Martxoak 29an Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Praktikak enpresan ekitaldia ospatu genuen MGEPen Biele eta Ulma Packaging enpresako  hainbat ordezkarirekin.
Goi mailako heziketa zikloko 1.mailako  100 bat inguru ikasle elkartu genituen  Praktikak enpresan ekitaldirako. Konkretuki, talde hauetako ikasleak:
Bestetik, enpresatik, honako ordezkariak izan genituen:
  • BIELEtik Mikel Bereziartua, ekoizpen arduraduna BIELEn, eta  Aitzol Galarraga, MGEPeko Robotikako goi mailako heziketa zikloko ikasle DUALa BIELEn.  (Hona hemen bere testigantza).
  • ULMA PACKAGINGetik  Esther Ugaldea, giza baliabideko teknikaria, Edurne Vicuña, ekoizpen arduraduna negozio baten, eta ikasle DUALaren  instruktorea eta ikaslea bera,  Marta Vázquez mekatronika industrialeko DUAL ikaslea bertan.
Ekitaldiari hasiera emateko, MGEPeko GMHZko Praktikak enpresan ordezkariak: Beñat Azketa eta Osane Lizarraldek sarrera egiten zuten, praktiken egiturak eta baldintzak azalduz.
Gero hitza BIELEko ordezkariei eman zitzaien.
Hona hemen, elkarrekin ikusi genuen bideoa, Mikel Bereziartuaren komentario eta azalpenekin.
Mikelek enpresaren ibilbidea, bere ezaugarriak, produktuak  deskribatu zituen. Eta amaitzeko  BIELEk zer bilatzen duen esan zien ikasleei, zer nolako langileak behar dituzten, eta nola praktikak tresna oso baliagarriak zaizkien etorkizuneko langileak aurkitzeko.
ULMA PACKAGINGen kasuan,  bai Esther Ugaldeak eta bai Edurne Vicuñak bat egin zuten aurretik emandako gomendioekin, eta hauek indartu zituzten azalpen gehiagorekin, Ulma Packagingeko errealitatea hizpide izanik.
Ikasleei jarrera eskatu zitzaien, ikasteko gogoa eta hizkuntza maila ona, atzerrira maiz joan behar delako, edo eta enpresan bezero atzerritarrak atenditu.
Elkarrekin bideo hau  ikusteko aukera izan genuen.
Aitzol Galarragak eta Marta Vazquezek beraien DUAL esperientzia kontatu zuten, eta noski, inongo zalantza gabe, DUAL esperientzia izan dezaten animatu!!
 Hemen Edurne Vicuña eta Marta Vázquez lanean Ulma Packagingen
Ikasleak gogotsu aritu ziren ekitaldian zehar, eta galderen bitartez argitu zituzten beraien kezkak eta zalantzak. Momentu ona beraien ibilbide profesionala diseinatzen joateko, eta gomendio ezin hobeak eman dizkiete Mikel, Aitzol, Esther, Edurne eta Martak. Mila esker 5oi. MGEPen zuek izatea plazerra izan da !

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu