Lanbide heziketako bi erakunde katalan eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egon dira MGEP bisitatzen, gure irakaskuntza eredua ezagutzeko.
Proiektutan oinarrituta duen irakaskuntza eredu praktikoa eta enpresekiko duen hurbiltasuna dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren (MGEP) bi elementu bereizgarriak, eta elementu horiek dira Kataluniatik etorritako ordezkariek lehen eskutik ezagutu ahal izan dituztenak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren Ordezkaritzako ordezkariek lagundu dituzte AMBko ordezkariak (Area Metropolitana Barcelona) eta Barcelona FP Fundazioko ordezkariak Arrasateko Goi Eskola Politeknikoaren instalazioetara. Carlos Garcia, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile orokorra, eta Gorka Aretxaga, MGEPeko Goi mailako Heziketa Zikloen koordinatzailea, izan dira topaketa gidatu dutenak.
Bisitak bi ordu iraun du, eta denbora horretan erakunde bisitariek lehen eskutik ezagutu ahal izan dituzte goi mailako prestakuntza zikloko ikasleen esku eskolak jartzen dituen instalazio modernoak, bai eta eskolaren irakasaldian garatzen dituzten erronkak eta proiektuak ere.
Goi Eskola Politeknikoan prestakuntza dualaren ezarpenari eta ikasketen amaierako praktiketako jardunbide egokiari ere heldu diete bisitan. Bukatzeko, Eskolako ordezkariek, bisita aprobetxatuta, inguruko enpresekin egiten dituzten elkarlanen adibide batzuk azaldu dituzte, eskualdean erreferentziako eredu baitira.
MGEPen goi mailako prestakuntza zikloen gaineko kopuru azpimarragarriak
Gaur egun, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 220 ikasle ditu Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan, eta ikasle horietatik 50ek, 2 ikasmailako ikasleen %52k, prestakuntza dualeko programetan esperientziak dituzte. Industriako Automatizazioa eta Robotika, Industriako Mekatronika, Fabrikazio Mekanikoko Ekoizpenaren Programazioa, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Informatikako Sistemen Sareko Administrazioa (ASIR) dira ematen diren LHko goi mailako tituluak. Enpresetako praktikei dagokienez, enpresen gogobetetzea maila 9tik gorakoa da eta ikasleena, berriz, 8,5ekoa.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu