MGEP GMHZko Informatikako ikasleak (ASIR) IT zerbitzuen kudeaketa hitzaldian parte hartu dute


Martxoak 21an Proactivanet enpresako ordezkaria den Alejandro Castrok hitzaldi bat eman die Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloko Informatikako ikasleei (ASIR) .  Hitzaldia Informazio Teknologien zerbitzu kudeaketan oinarrituta egon da eta ASIR ikasketen profil profesionalarekin bat egiten du.

Helburua gelaren eremuan ikasitako ITIL prozesuak ezartzeko errealitatea gertutik ezagutzea izan da.  Alejandro Castrok horretan eskarmentu handiko bide luzea eginda dauka,  bai Proactivanet enpresako zuzendari tekniko bezala, baina baita noski,  ITIL hezitzaile zertifikatua delako. Komunikatzaile trebea ere bada. Beraz, ederki azaldu dizkie ikasleei  enpresa baten ITILen ezarpena egiterakoan  eman beharreko pausoak, adibide errealetan oinarrituz.  Baita Proactivanet bezalako tresna bat erabiltzearen onurak.

Ikasleen partehartzea ere sustatu du, eta batek baino gehiagok opari sorta ederra batu du, adi egoteagatik eta berak egindako galderei, azkar erantzun zuzenak emateagatik.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu