MGEPeko GMHZan matrikulak ondo joan dira eta ikasturte berria hasteko prest


MGEPeko GMHZan matrikulak ondo joan ziren 2019ko uztailean, Ate irekiak jendetsuak izan dira aurten
Jende asko hurbildu zen MGEPeko GMHZ ko eskaintza, laborategiak ezagutzera.
Izen emate garaian igoera nabarmena izan zen ziklo eskaintza guztietan,
eta zorionez, matrikula garaia ere.
Oporretatik itzuli berri, eta gogotsu bueltatu gara 2019-2020 ikasturte berria indar berritutak hastea ostiral honetan.
Ongi etorri ikasturte berrira!!

Hona hemen Heziketa Zikloetako gure tituluak :

Automatizazio eta robotika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak prestatzea, baita instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak ere.

Sareko informatika sistemen administrazioa: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua da enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea.

Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia  da titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea.

Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea.

Mekatronika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina
teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu