Miren Gomez MGEP GMHZ Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikaslearen testigantza
Miren Gomez, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi Mailako Heziketa Zikloko ikaslea da MGEP-en, lehengoko ikasturtea amaitu berri du eta bere testigantza gurekin partekatu du, bideo baten bitartez.
Miren Gomezek esaten duen bezala, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi Mailako Heziketa Zikloak Erronketan oinarritutako metodologia erabiltzen du, hau da, ikasi eta azterketak egiteaz gain praktikan jartzen du klasean emandako guztia. Bideoan egindako lana aurkezten digu, xehetasun guztiekin eta bere esperientzia nolakoa izan den adierazi.
Ekainetik Programa DUALean dabil, ikasketak eta lana uztartzen, bigarren maila egiten duen bitartean. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, DUAL-a, FCT edota ERASMUS+ (praktikak atzerrian egiteko aukera)eskaintzen duelarik.
Ikusi eta entzun dezagun bere testigantza:
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu