FACOM ETA DEWALT erreminten aurkezpena MGEPen goi mailako Mekatronikako zikloko ikasleentzat
Urriak 28an, astelehena, Sein enpresak eta MGEP-k adosturiko bisitaz gozatu ahal izan dugu. Bertan, GMHZ Mekatronikako zikloa ikasten ari diren bigarren mailako ikasleak eta beraien tailerreko irakasleak elkartu dira, Facom eta DeWalt fabrikatzaileek eskaintzen dituzten produktu ezberdinak ezagutzeko.
Alde batetik, Facomek eskaintzen dituen produktuen artean, ikasleak egiten ari diren praktikekin erlazionatutakoak ikusteko aukera izan dute, ikasleen interesa piztuz eta gure eskolan dauden erremintaz gain, merkatuan aurkitzen diren beste aukera ezberdinak ezagutuz. Facomeko produktuak gehienbat ateratze erreminta (herramientas de extracción) eta estutze kontrolatuari (apriete controlado) buruzkoak izan dira.
Bestalde, DeWalt fabrikatzailearen produktu berritzaileak (inpaktuzko pistolak, zulagailuak, zerrak, fokuak, aspiragailuak,e.a.) ezagutzeko aukera ere izan da, bateria bidezko erraminta ugari ikusteaz gain, hauek martxan ikusteko aukera ere edukiz.
Ordu pare bat iraun duen bisita honek ikasleak zein irakasleak asebete ditu, eta hurrengo urteetara begira berriz errepikatzeko aukera aprobetxatzea espero da.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu