Julen Badiola, MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloko Mekatronikoa BIELE-n DUAL praktikak egiten
Julen Badiolak Mekatronikako goi maila heziketa zikloko ikaslea da MGEP-en (Mondragon Goi Eskola Politeknikoan) eta ikasten duen bitartean DUAL praktitak egiten dabil BIELE enpresan. Julenek bere testigantza utzi nahi izan digu:
1. Emaiguzu zure izena mesedez eta zein ziklo egiten ari zaren.
Julen Badiola Olarte naiz, eta Mekatronika industrialeko goi mailako zikloa egiten ari naiz.
2. Zergaitik aukeratu zenuen Mekatronika heziketa zikloa? Eta, zergaitik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan? Zerk eragin zizun hona etortzea?
Mekatronikako zikloa, gaiak asko gustatzeaz gain, gauza asko uztartzen dituen ziklo bat delako, hau da, gai bat baino gehiago ukitzen dira eta beraz oso konpletoa da. Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikastearena berriz, eskolak izena izateaz gain, kontaktu asko ditu, eta bertan ikasleak zenbait abantaila izan ditzakeela kontuan hartuta aukeratu nuen. Zenbait lagunek ere bertan ikasi dute, eta ondo hitz egin didate MGEP eskolari buruz.
3. Lehendik ezagutzen al zenuen MGEP? Nola jaso zenuen bertako informazioa?
Bai, ezagutzen nuen MGEP. Aitak bere garaian bertan ikasi zuen eta esan dudan bezala lehengusuak eta hainbat lagunek ere bertan ikasi zuten eta entzuna nuen. Ondoren bertako ate irekien jardunaldi batera joan nintzen informazioa eguneratu eta gehiagoren bila. Horrela erabakia hartu arte.
4. Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue bi urte hauetan?
Ematen ihardun dugun gaiekin zuzenean edo zeharka lotutako erronkak egin ditugu. Egia esan batzuetan gai bat besteak baino gehiago edo gutxiago lantzen da, baina beste erronka ugari daude ezagutza horien bereganatzen edo konpetentzietan trebatzeko. Azken batean, lanean ari zarenean gertatu daitezkeen kasuak simulatzen dira.
5. Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?
Metodologia honen bidez ikasteak abantaila asko ditu, batetik lan talde batean lan egiten ohitzen zara, eta bestetik zeuk pentsatu behar duzu zer eta nola egin, azken batean bide ugari baitaude gauza berdinak egiteko eta erronka askotan ez da zehazten nola egin.
Ondoren lanean, berdina gertatzen da beraz horrela ohitzea garrantzitsua da.
6. DUAL prozesuan sartzea erabaki zenuen bere momentuan. Zergatik nahi zenuten DUALa egitea? Noiz hasi zinen DUAL Praktiketan?
Azken batean, DUAL formakuntza bat egitea nahi nuen, lan esperientzia hartzeaz gain, asko ikasten delako lanean ikasitakoa praktikan jartzen duzunean, eta fisikoki gauzak ulertzea errazagoa egiten da.
Gainera lan munduko diziplinara ohitzen zara eta oso egokia iruditzen zait.
2019ko, ekainean hasi nintzen BIELE enpresan praktikak egiten.
7. Esaiguzu zein den bere lan esparrua? Eta zein da zure saila edo lantaldearen lan esparrua zehatzago?
BIELE metalaren, egurraren, automozioaren eta eraikuntzaren arloan iharduten du, denetan automatizazio lineak egiten. Ni mekanika sailean nago muntatzaile gisa.
8. Zein motatako lanak egin dituzu epe honetan?
Muntaia mekanikoa egin dut nagusiki, baina neumatika arloko zenbait muntaketa ere egin ditut. Detektoreen muntaketa ere gauzatu dut.
Hau guztia egiteko beharrezko izan diren erraminten erabilera ere azaldu didate eta zenbait metodologia ere bai.
9. Bukatzeko, zer eskaini dizu ENPRESAn DUALa egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik? Gomendatuko al zenioke beste norbaiti DUALa egitea?
DUAL ikasketak egiteak, azken batean eskolan ikasitakoa fisikoki eta bizitza eta esparru errealean nola izaten diren ikustea ahalbidetzen du, eta niri esperientzia eman dit lanean aritzeak. Eta eskolan ikasitakoaz gain beste gauza batzuk ere ikasi ditut. Pertsonalki lan talde batean lan egiteko gauza naizela erakutsi dit eta ez dudala inolako arazorik.
Nik edonori gomendatuko nioke DUAL ikasketan burutzea. Hori bai, beti ere lanerako jarrera eta interesa edukiz. Eskolan ikasitakoa asko betetzen du enpresa batean praktikak egiteak.
Besterik gabe oso ikasteko modu konpletoa dela esango nuke.
Eskerrik asko Julen, gurekin zure testigantza partekatzeagatik!!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu