MGEP GMHZ Mekatronika eta ASIRreko ikasleak 2019ko FP kutxa sariak eskuratu dituzte


Leire Eraña, Sareko Informatika sistemen administrazioa -ASIR, Informatika eta Marta Vazquez, Mekatronika industrialeko MGEPeko GMHZ-ko ikasleak 2019ko Kutxa sariak eskuratu dituzte.  Bai Leire eta bai Marta, biak ikasle DUALak izan dira, Liere Eraña Ikastola Arizmendin eta Marta Vazquez, Ulma Packagingen, gaur egun ere bertan lanean dagoelarik. Leire berriz LKSen ari da lanean.

2019ko abenduak 17an Kutxa fundazioak Tabakaleran sari banaketen ekitaldia antolatu zuen, eta bertan izan ginen, lorpen hauek elkarrekin ospatzen.

Argazkian Leire Eraña eta Marta Vazquez , ASIR eta Mekatronika industrialeko   tituluen koordinatzaileak diren Osane Lizarralde eta Haritz Barrutiataz inguratuak
Ekitaldia dinamikoa eta alaia izan zen.  100 sari banatu zituzten. Hurrengoko argazkian, ikasle sorta handi bat, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua den  Cristina Uriarte andrea eta Kutxa Fundazioko ordezkariekin. Marta Vazquez eta Leire Eraña bertan aurkitu ditzakegu.
Aurretik, Kutxako zuzendari nagusia den Ander Aizpuruak, Mondragon Unibertsitateko Leinn ikaslea eta  Bizipoz startuparen sortzailea den Eider Etxebarria aurkeztu zuen, eta  ekintzailetasunari buruz solasalditxoa izan zuten. Eiderrek beraien esperientzia aurkeztu zuen eta gazteak animatu zituen, beraiek bezala, gustuko gizarte erronka bat aukeratu dezaten eta aurrera egitera.
Tartea egon zen baita, musika entzuteko eta denok elkarrekin abesteko ere, Demode quartet  artisten eskutik, argazkian ikusi daitekeen bezala.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu