David Sajeras, ASIR heziketa zikloko ikaslearen testigantza


David Sajeras, Informatikako heziketa zikloko ikaslea da MGEP-en,  Sareko Informazio Sistemen Administrazioa (ASIR edo Informatika) eta bere testigantza utzi digu:

1.- Emaiguzu zure izena mesedez eta ze goi mailako zikloa egin duzun.

Ni David Sajeras naiz, Arrasatearra naiz  eta Sareko Informazio Sistemen Administrazioa (ASIR edo Informatika) zikloa egin dut MGEP-en, orain 2.garren maila egiten ari naiz.

2.- Noiz eta non hasi zinen Praktiketan? Noiz bukatzen duzu?

2019ko ekainaren 27an hasi nintzen MVE enpresan DUAL programan eta 2020ko ekainaren 26an amaituko dut.

3.- Zein izan da zure instruktorea enpresan? 

MVE enpresan Diego Andres Garcia izan da nire instruktorea.

4.- Zein da enpresaren lan esparrua? Eta zurea?

Enpresa txiki eta ertainei IKT (Informazio eta Komunikazioen Teknologia) mantenuan zerbitzua ematea da. Ni MVEko bulego nagusian egoten naiz, sistemen departamentuan hain zuzen.

5.-Zein motatako lanak egiten dituzu?

Switch-ak konfiguratu, hardwarea konpondu, softwarea instalatu eta konfiguratu. Bezeroen arazoak konpondu Team Viewer (urruneko sarbide programa) erabiliz.

6.-Bukatzeko, zer eskaini dizu Enpresan praktikak egiteak? Bai pertsonalki nahiz ikasketetan?

Lan mundua gertutik ezagutzeko aukera izan dut. Klasean ikasitako teoria praktikan jarri dut eta gauza berriak ikasi ditut.

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu