Julen Maskarianoren testigantza, GMHZ Diseinu industrialeko ikasle oiha MGEP-en


Kaixo Julen zuk Diseinu Mekaniko Zikloko ikasketak burutu zenituen MGEP-en.

1.- Zergatik aukeratu zenuen Goi Mailako Zikloa ikastea, Diseinu Mekanikoko Goi Mailako Zikloa?

Ingeniaritza egitea ez nuen argi ikusi, eta Zikloa egitea erabaki nuen. Gainera, Marrazki Teknikoa nuen gustuko, eta Ziklo hau iruditu zitzaidan konpletuena.

2.- Zergatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan?

Koadrilakoak ere hemen ikasten ari ziren, eta oso gustura zeuden.

Leku ezberdinetan izan nintzen, eta hemen ikusten ziren giroa eta baliabideak erakargarriak iruditu zitzaizkidan, eta Ate Irekietara etorri nintzenean, bertako irakasleek oso ondo tratatu ninduten.

3.- Zelan zure esperientzia lanean eta ikasten?

Oso ondo, lan ikaste partekatzearen edo DUAL apustua egin nuen, eta horrela aritu nintzen ia ikasketak burutzen nituen garai guztian zehar.

Gainera, lana enpresentzako proiektuetan egiten nuen, eta nahiko dinamikoa iruditzen zitzaidan, batere errepepikakorra, uneoro gauza berriak egiten. Orain ere ia horrela aritzen naiz. Hori oso gogokoa dut.

4.- Eta orain, zertan egiten duzu lan?

Arlo berean jarraitzen dut: diseinutik abiatuta, tresnak, makinak eraiki  eta lortu.

Egia esan, orain beste bekadun batzuek egindako diseinuak zuzendu, sinplifikatu, egiten dut.

Inoiz tokatzen zait baita ere zeozer mekanizatu beharra, edo azken konponketak eta egokitzapenak egin beharra muntaiarako.

Ez hori bakarrik, orain arte asko landu ditut metalak, baina orain, fabrikazio aditiboarekin eta 3D inpresorekin, plastikotan ere diseinatzen dut, eta plastiko desberdinekin.

5.- Ikasitakoa lanean erabiltzen al duzu?

Ba, ikasitakoa danetik ikutu, moldeak diseinatzea ere tokatu zait, bai metalentzat, plastikoentzat, zein konpostuentzat. Inoiz, kalkulo azkarrak ere egin behar ditut, elementuren bat, ardatza, habea, dimentsionatzeko.

6.- Uste duzu ikasi zenuen Zikloa gomendatzeko modukoa dela?

Bai horixe, eta MGEP-en gainera, medio asko eta onak daude, taldeak txikiak dira eta irakasleak oso gertu dauzkazu. Erronken bidez, proiektua garatzen gelan ikasitakoa lotzen duzu, eta zenbait gauza gehiago ikasten dituzu.  DUALean aritzeko, gainera, aukera handiak dauzkazu hemen.

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu