Fagor EDERLAN enpresaren DUAL formakuntza eskaintza MGEP goi mailako heziketa ziklotan ezagutzen
2021ko martxoak 9an Fagor EDERLANeko Rakel Belategi , Izaro Amasorrain eta Idoia Valcarlos izan ditugu Mondragon Goi Eskola Politeknikako Goi mailako Heziketa Zikloko gelatan,
Fagor Ederlaneko Ziklotarako prestatuta duten DUAL formakuntza eskaintza propioa azaltzen.
Fagor EDERLAN enpresaren ezaugarri gakoak deskribatu zituzten. Gero ikasleekin solasaldi interesgarri bat ireki zuten lan eta ikasketak partekatzearen abantailak azpimarratzeko asmoz, ikasleak era partehartzailean jartzea lortu zutelarik. Eta azkenik eta bereziki,i barne formakuntza eskaintza aurkeztu zuten, honako ziklotarako 3 lan postu ardatz izanik:
- -mekanizatuko makinista
- -mantenketako teknikaria
- -tresnariako teknikaria
Hemen jardunaldiaren hainbat irudi, kontutan izanik honako MGEPeko goi mailako heziketa zikloko ikasle hauei zuzenduta zegoela jardunaldia eta eskaintza:
- Fabrikazio mekanikako produkzoio programazioa
- Mekatronika industriala
- Automatizazio eta robotika industriala
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu