Torloju bat era aproposean lotzearen ondorio eta garrantzia MGEP goi mailako Fabrikazio zikloan
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 1. mailako ikasleek, torlojuen ezaugarri geometriko ezberdinak eta beren ezaugarri teknikoak landu dituzte, muntai, konformazio eta mekanizatu prozesuen definizioan.
Jarraituz, Eskolako tailerretan, kontzeptu hauek frogatzera pasa dira:
Arau teknikoa jarraituz, torlojuen kalitate ezberdineko giltz dinamometriko baten bitartez, ikasleek loturak frogatu dituzte Eskolako simulatzailean eta apurketarako beharrezkoa den indarra frogatu dute, honela, torloju bakoitzak jasaten duen trakzio indarra monitorizatuz.
Loturek beren funtzio egokia egin dezaten, Ikasleek torlojuen lotura egokia daukan garrantzia egiaztatu dute. Hau, ezinbestekoa da mekanizatuko tresnetako torlojuen loturan.
Ikusi dutenarekin, gaizki egindako lotura batek, nahi ez den haustura bat ekar dezake torlojuan. Balore teknikoak eta neurtutakoak alderatu dira, ikasleek beren ondorioak ateratzeko.
Azkenik, haustura ezberdinak ikusi dituzte torlojuaren kalitatearen arabera eta lubrikazio baten erabileraren arabera.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu