MGEP GMHZ fabrikazio mekanikoko diseinuko ikasleek Tenplearen eragina aztertu dute (eginez ikasi)
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako heziketa zikloko ikasleek Tenplearen eragina landu dute Eginez Ikasi metodologiarekin.
Altzairuzko pieza asko tenplatuta erabiltzen dira. Hori bai, tenplaketan hainbat gauza izan behar da kontutan: materiala, piezaren forma, nahi diren propietateak… arte bat da!
Nola ikasi tenplaketa noiz eta nola egin?
Mondragon Goi Eskolako Diseinuko Zikloko ikasleek Eginaz ikasi egiten dute.
Diseinuko moduluaren barruan materialaren hautaketa aztertzen denean, laborategira joaten gara, eta altzairuzko piezei tratamendua egiten diegu: normalizazioa batzuri, tenplaketa beste batzuri eta tenplaketa gehi iraoketa azken batzuri. Behin hoztuta, lortu diren gogortasunak eta haustura-energiak neurtzen ditugu, eta ikasleak lortu dituen balio horietatik ondorioak atera behar ditu, eginiko tratamenduarekin lotuz.
Hau bai geratuko zaiela! Oinarri ona materialen hautaketan erabaki egokiak hartzeko.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu