Maria Zubia, ASIR Sareko Informatika Sistemen Administrazioko DUAL ikaslearen testigantza


Maria Zubia, MGEPeko Sareko Informatika Sistemen Administrazioko (ASIR) 2. mailan dago eta Bergarako Udaletxean DUAL formakuntzan dagoen ikaslea da. Hona hemen bere testigantza:

Zergatik ASIR eta zergatik MGEP?

Nik, aurretik mikroinformatika erdi mailako zikloa ikasi nuen Arizmendi Ikastolan. Eta han izan nuen Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) goi mailako zikloaren berri, eta aukera ona iruditu zitzaidan informatikan ezagutza gehiago izateko, eta batez ere espezializazio horretan gehiago sakontzeko. Dagoeneko, ohituta nengoen baita Arrasatera etortzen ikastera. Oso aproposa iruditu zitzaidan, eta horrela izan da.

Bi ikasturte onak izan ditut eta bereziki azken hau, DUALean ikasi eta lana egiteko aukera izan dudalako. Bergarako udalean egin dut DUALa, etxetik gertu, eta esperientzia ezin hobea izaten ari da. Erdi mailako zikloko praktikak ere han egin nituen. Beraz, ezagutzen nuen, eta gogotsu nengoen berriz han egiteko DUALa. Oso giro ona dugu lantaldean, eta egin behar izaten ditudan lanak oso gustukoak ditut.

Bertan Informazio sistemeko Bezeroari Arreta Zerbitzuko lanetan aritzen naiz, erabiltzaileekin harreman zuzena izaten dut, eta batzuetan ere hainbat ornitzailerekin ere. Batez ere inzidentziak ematen direnean, eta hauek erresolbitzeko laguntza behar izaten bada. Orokorrean nagusiarekin aztertzen ditut egin beharrekoak, eta erabakitzen dugu zer eta nola erresolbitu, edo/eta ze lan prestaketak egin behar ditugun. Beti dago zer egin, eta hau ere noski, aberasgarria da. Asko ikasten ari naiz. Urte beten lan mota ugari egin ditut, eta noski, autonomia dexente izatea lortu dut.

Ze azpimarratuko zenuke bertan ikasitakoa?

Asko ikasi dudanaren sentsazioa daukat, baina bereziki talde lana, arduratsua izatea, lanak txukun egin beharra. Gauza asko ikasketetan ikasi dut eta hemen ezarri, baina uneoro sortzen dira arazo, egoera, erronka berriak, eta horiei ere eutsi behar izan ditugu. Beraz, teknikoki ere ikasi dut lanean. Gure departamendutik 300 ekipo baino gehiago ondo dabiltzala ziurtatu behar dugu.  COVIDaren ondorioz konfinamendu garaian ere telelana zerbitzuak ahalbideratu behar izan dira. Orokorrean  ardura handiarekin jokatu behar dala ere esango nuke.

Bete al du zikloak (ikasketak+praktikak) zure gogoa zer egin hausnartzen ari zinenekoa?

Noski, esan bezala, oso pozik nago bi urte hauetan izandako esperientziarekin, eta batez ere praktika DUAL ahalbideratu dizkidatelako.

Orain daukazun ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?

Ba egia esan, orain lanean jarraitzeko gogoa dut. Hala eta ere zibersegurtasun post-zikloa egiteko aukera ere aztertzen ari naiz.

Zerbait gehitzeko?

DUALa biziki gomendatzen dut.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu