Euskoskills lehiaketan parte hartu dute MGEPeko ASIR eta Diseinuko irakasle eta ikasleek
2021ko urriak 20 eta 21 bitartean Heziketa zikloari zuzendutako Euskoskills lehiaketa ospatu zen Irungo Ficoba erakustazokan. Europan eta mundu mailan ospatu izan da eta 2007 inguruan erabaki zen Euskadin ere egitea. Aukera paregabea izan zen ikastetxe eta espezializazio ezberdinetako ikasleak elkartzeko eta ikasketa prozesu bat era ezberdin batean antolatzeko, eta bereziki, Heziketa zikloko gaitasunak eta trebetasun tekniko eta teknologikoak agerian uzteko. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) irakasle eta ikasle batzuk bertan parte hartu zuten, eta han izandako esperientziaren berri eman digute jarraian eskaintzen dugun bideoaren bitartez. Hurrengo bideoan, MGEPeko ikasle eta irakasleen testigantzak uzten dizkizuegu:
Ikasleek gelatan erabilitako erronka edo ETHAZI metodologia martxan jarri dute, elkarlana giro ezberdinetan. Parte hartu duten MGEPeko 3 ikasleak honako hauek dira:
- Ekain Ardanza eta Ander Eskisabel, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako heziketa zikloko ikasleak
- Asier Diez, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi mailako heziketa zikoko ikaslea
Mikel Garcia, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako heziketa zikloko koordinatzailea, Lander Barinagarrementeria, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako heziketa zikloko irakaslea eta Gaizka Bellido, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi mailako heziketa zikoko tutore eta irakaslea ere bertan egon dira ikasleei laguntzen. Gaizka Bellido antolatzaile lanetan aritu da baita ere, ASIRreko atalean, bere lana erronkak diseinatzea eta epaile lana egitea ere izan da.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu