MGEP GMHZ Mekatronikan talde-lana eta autonomia-konpetentziak lantzen (bideoa)


MGEPeko Goi Mailako Heziketako Zikloko titulazioetan hezkuntza ereduan ETHAZI metodologia dugu oinarri  eta erronkak izaten dira hainbat konpetentzia, teknikoak eta zeharkakoak, eskuratzeko aukera ezin hobea.

mekatronika industrialeko ikaslea erronkako igogailuarekin lanean

Gaur Mekatronika Industrialeko talde batekin aritu gara. Olatz Izaguirre eta Aroa Martinez tutore eta irakasleen gidaritzapean igogailuaren erronka burutu dute ikasturte osoan zehar.

Olatz Izaguirre eta Aroa Martinez, mekatronika industrialeko tutore eta irakasleak

Funtzio profesionalen simulazioa burutuz igogailu elektriko baten muntaia burutzen eta martxan jartzen aritu dira hain zuzen.

Zeharkako konpetentziei dagokienez, aurten bi hauetan jarri da indar berezia: talde lana eta autonomia.

Ikasleek era autonomoan erabili dituzte irakasleek eskaini dizkieten baliabidean zeharkako konpetentzia hauek lantzeko.

Baliabide hauen artean aipatu daiteke talde bakoitzak tutore bat izan duela; planifikazioa egiteko Gantt tresnak eta portfolioa ezagutu eta erabiltzeko aukera izan dutela; erronka hasi baino lehen, taldekideen rolen esleipena; erronka bitartean, eguneroko jarraipena egiteko bilerak egin dira; eta hauen arrakastarako ezinbestekoak diren bileren antolaketa, probetxugarri izan dadin, eta aktak erabakien eta konpromiesoen jarraipena egin ahal izateko; Tutoreak, asteroko bileran taldearen garapen maila ikusirik, hausnarketara eraman dezaketen galderak planteatu ahal zituen, edota zuzenean aholkulari rola hartu zezakeen jarraitu ahal zezaketen bidea proposatzeko edo gomendatzeko.

Ikusi deitzagun bideoan ikasleen ondorioak ikasketa prozesu honetan.

Poliki-poliki lana profesionala egiteko gai izan dira, eta ohitura profesionalak ere hartu dituzte, aurreneko orduan bildu, portfolio jarraitu edota egokitzapenak adostu eta eguneko amaieran berdin, portfolioa egokitu eta itxi eguneko garapena.

Esperientzia aberatsa izan da eta harro erakutsi digute gai izan direla igogailua muntatu eta martxan ederki jartzeko!!! Harro egoteko modukoa!!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu