Paola Aban, MGEP GMHZ Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioaren Programazioko ikasle DUALaren testigantza


Paola Aban Arrasatekoa da eta FABRIKAZIO MEKANIKOAREN PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA ikasketak bukatzen ari da DUAL formatuan Arrasateko AGA enpresan. Batxillergo teknikoa eta Idazkaritza Komentziala Bolibian egin ondoren Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) Fabrikazioa Mekanikoko Produkzio zikloa egitea erabaki zuen.

Nola erabaki zenuen ziklo hau egitea?
Arrasaten nire bizitza finkatu eta gero, lanbideko kurtso bat egin nuen MGEPen eta mekanizatuko praktikak egin ondoren gehiago ikastea erabaki nuen. Lanbide Hezkutza Ziklo hau egitea aurrera pauso bat izan da, beste gauza batzuen artean Zenbakizko Kontrol dun (CNC) ekipoekin lanean ikasi naitzelako.

Zergatik MGEP?
MGEPen erabiltzen den metodologia erabakigarria izan zen, ikasketa praktikoak, erronkak, makinak eta instalazioak eta abar. Irakaslegoak erakusteko era ere gustatu zitzaidan. Lanbideko kurtsoan ezagutu nuen guzti hau jarraitzea erabaki nuen. Beste alde batetik nire familiak ere gomendatu zidan.

Nolakoa izan da giroa zuen artean?
Gure arteko giroa oso ona izan da. Jatorri desberdineko klase kideak izan ditut eta oso ondo konpondu gara elkarrekin. Bailara derberdineko kideak elkartu gara klasean: Debagoinea (Arrasate, Oñati) , Urola Garaia, Txingudi aldekoak eta jatorri desberdinak izatea aberatsgarria izan da, bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu. Talde txikia izateak ere giro ona izaten laguntzen du.

Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?
Bai. Erronka desberdin asko egin ditugu, bai lehenengo mailan eta baita bigarren mailan ere. DUALeko lana ondo etorri zait bigarren mailako erronketarako, enpresako esperientzia MGEPen erabili ahal izan dut. Metodologia ona da eta ondo antolatu ezkero oso produktiboa da. Talde lanak ondo banatu eta bakoitzak behar bezala lana egin ezkero erronken bukaerako emaitza ikusgarri izaten da.

DUAL esperientzia. Zer moduko harremana daukazu langileeekin? Zer ikasi duzu enpresan? Gomendatuko zenuke DUAL egitea?

Oso gustura nago AGAn. Hasieran nire zalantzak neuzkan, denbora gehiegi kenduko zidan beldurra neukan baina errealitatea da, ondo antolatzen bazara, denbora aprobetxatu eta saiatu egiten bazara posible dala ikasketak eta lana aurrera ateratzea. Oso pozik nago ikasketak, lana eta familia uztartu ahal izan dudalako.

Zer egitea nahiko zenuke aurrerantzean?
Nire ideia eta ahalegina lan munduan jarraitzea da eta, posible izango balitz, AGAn gustura jarraituko nuke.

Bete du zikloak egin hasieran egin nahi zenuena?
Bai. Guztiz bete dira hasieran neuzkan aurreikuspenak. Lehenago ikasitakoaren jarraipena egin dot eta nire formazioa zabalagoa eta maila altuagokoa da. MGEPk ematen duen DUAL aukera gomendatuko nuke duda barik, enpresa bat ondo ezagutzen duzulako eta esperientzia profesional bat duzulako.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu