MGEP GMHZ mekatronika ikasle DUALa Soraluce enpresan Kirolifekin bat eginez
MGEP Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Mekatronika Industriala GMHZ Goi Mailako Heziketa Zikloko 2.mailako ikaslea den Asier Azkarate ziklista, txirrindularia, da eta bere entrenamenduak eta konpetizioak ikasketekin ondo uztartzeko, proiektu berezi batean parte hartu du.
Ziklismoari eta ziklisten bizitzari oraindik sakon lotuta dagoen Igor Gonzalez de Galdeano txirrindulari ohiak sinesmen handia du ziklistek duten hainbat ezaugarri balio handikoak izan daitezkeela enpresatan. Hori dela eta, KIROLIFE erakundea eta Machining meets Cycling by CERATIZIT proiektuaren arduradun bezala, ilusioz beterik dabil ziklista profesionalek ikasketak. kirol prestakuntzak eta konpetizioak batera uztartu dezaten.
Horrela, Asier Azkaratek DUAL programari lotutako praktikak egin ditu SORALUCE enpresan.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu