Mikel Aspe, MGEP GMHZ Mekatronika Industrialeko ikaslea Rzeszow (Polonia) praktikak
Mikel Aspe MGEPeko Mekatronika Industrialeko ikaslea da eta aurten Polonian egon da, Rzeszow-en, Goi mailako Heziketa zikloko praktikak egiten ERASMUS+ beka bitartez bitartez.
Duela bi urte Mikelek Mekatronika Industriala ikastea erabaki zuen honen baliabide aniztasun zabalagatik, gainera MGEP hautatu zuen ikastetxe bezala hurbiltasun eta irudi onaren arrazoiagatik bereziki, aipatu izan digunez. Bertan oso gustura egon da irakasle eta ikasleekiko harreman oso ona izan baitu eta ikasketetan ere oso ondo konpondu delako.
MGEPen ikasiz mota askotako erronkak egin ditu ETHAZI metodologia erabiliz. Oso iritzi ona adierazi du erronkerekiko eta oso eraginkorrak direla baita etorkizunerako esan digu.
ERASMUS+ programan parte hartzeko esan zioten momentuan ez zuen zalantzarik izan esperientzia hau bizitzeko eta Martxoak 5ean Poloniarajoateko aukera iritsi zitzaion. Bere kasuan Rzeszow hirian erresidentzia batean egin du egonaldia. Esperientzia paregabea bizi izan du.
B&M optik enpresan egon da lanean, bertan lenteak egiten aritu da merkatu globalerako. Mikelek zehazki makinak egoera onean egoteaz arduratu da, hauek lenteak behar bezala egin dezaten. Piezak kalitate onean egitea oso garratzizkoa dela dio bezeroaren hasebetetzea ziurtatzeko.
Esperientzia honek pertsona bezala ekarpenak egin dizkio; independentzia, autonomia eta superbibentzia aipatu izan du ere. Honekin batera lanerako esperientzia aberatsa bat ere izatea lortu du.
Orain Mikel bueltan dagoela, bere asmoa lanean aritzea da.
Mila esker Mikel zure esperientzia gurekin partekatzeagatik!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu