MGEP GMHZ Mekatronika Industrialeko ikasleak DANOBAT taldeko SORALUCE enpresa bisitatu dute


GMHZ Mekatronika Industrialeko ikasleak SORALUCE Koop.  bisitatu dute

Martxoak 22an, MGEP-eko GMHZ Mekatronika Industrialeko 1.mailako ikasleekin batera  DANOBAT taldeko Soraluce Koop  enpresa bisitatu dugu.

Enpresa hau Mondragon Korporazioko makina-erremintaren dibisioko kide da, Europako enpresa-talde garrantzitsuenetako den Danobatgroup-en partaide; Soraluce munduko liderra da fresaketa, mandrinatze eta torneatze teknologietan.

Azken urteotan, DUAL nahiz LP edo Lantoki Prestakuntza praktiketako ikasleak izan ditugu bertan, atal mekaniko-elektrikoarekin erlazionaturiko lanak egiten. Lanik garrantzitsuenak mekanika arloarekin daude erlazionaturik, batez ere zehaztasun handiko muntaia mekanikoekin. Muntaiak bukatu ondoren neurketak ondo bideratu behar dira, bukaerako posizionaketa zehaztasun maila handiak mantentzeko asmoz: nibelazioak egin, eskuadren erabilpenak burutu, erloju konparatzaileak erabili, laser kolimadoreak erabili…

Bestalde, makinaren atalen muntaiak ere egiten dituzte gure ikasleek: tutu hidraulikoen elkarketak, beso nahiz biltegiratze-sistemen xaflazko atalen muntaketa eta elkarketa, portakablesen eta langile plataformen muntaketa….

Bisitaren hasieran, Amaia Berriozabalek (Giza Baliabide teknikariak), Soraluce enpresa azaldu digu, datu interesgarriak emanez; ondoren, Koldo Mateos-ek, Mekolalde lantegiko arduradunak, lantegitik eraman gaitu hainbatproiektuen ezaugarri nagusienak azalduz. Bertan aurkitu ditugu DUALeko Beñat Biteri eta LPan dagoen Iban Maltras ikasleak.

Puntazko enpresa bat dugu Soraluce gure Mekatroniko zikloko perfileko ikasleak bertan LP-DUAL nahiz lan egiteko.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu