Ivan Saenz ekintzaile eta ROBTRUSION enpresaren sortzailea MGEP GMHZ Diseinuko ikasleekin solasean


Iván Sáenz ekintzailea eta  ROBTRUSIONen sortzailea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko 2. mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako (GMHZ) ikasleak bisitatu ditu, ekintzailetzaren erraiak eta startup propioa nola sortu duen azaltzeko asmoz.

EIEren moduluan (Enpresa eta Ekimen Sortzailea) egin ziren eguneratzeak aprobetxatuz, INDUSTRIA 4.0ko FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKTUEN DISEINUA proiektuaren barruan sortutako prestakuntza-materialari esker bideratu da ekintza. Esan beharra dago baita Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak finantzatu duela  Berrikuntza eta Ikerketa Proiektu Aplikatua eta Lanbide Heziketan Ezagutzaren Transferentzia 2021eko deialdiaren barruan.

Ivan Sáenzek Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, Materialak eta Prozesuak espezialitatea. Ondoren, doktore-tesia egin zuen Mondragon Unibertsitatean ere, moldez kanpoko UV (ultramore) sendaketan oinarritutako Pultrusioari buruz. Tesia amaitu ondoren Irurena Group enpresan lanean hasi zen teknologia hau industrializatzeko eta ROBTRUSIÓN enpresa sortzeko asmoz.  Hau dela eta, 2022ko uztailean  “Toribio Echevarría-Nueva Empresa Innovadora”  saria jaso zuen.

1.Irudia. Iván Sáenz,  ROBTRUSION startup-aren sortzaile eta gaur egungo arduraduna, 

GMHZ Fabrikazio Mekanikako Diseinuko  irakasle eta ikasleei bere esperientzia partekatzen

2 irudia. ROBTRUSION instalakuntzak

Ivanek bere ibilbidearen inguruan azalpenak eman dizkie MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloko (CFGS) Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko zikloko 2. mailako ikasleei, eta ondoren erakutsi die zertan oinarritzen den moldez kanpoko UV ondutako erretxinadun beira-zuntzezko pultrusioa eta zer produktu mota egin dezaketen (profil zuzenak eta kurbatuak). Bere lehen helburua automozioaren industria izan zen,  eta marka ezagun bat bere profiletako bat erabiltzeko harremanetan jarri zen ere , baina gaur egun ontzigintzan lanean daude batipat. Izan ere, Espainiako ontzi-enpresekin homologazio prozesu baten aurkitzen dira orain.  Beste merkatu batzuk ere arakatu dituzte. ROBTRUSIONen abantaila profil kurbatuak egiteko teknologia menperatzen dutela da bereziki, eta gaur egun hori oso jende gutxik egiten du.

 

3.Irudia. Iván Sáenz,  ROBTRUSION startup-aren sortzaile eta gaur egungo arduraduna, 

MGEP GMHZ Fabrikazio Meanikako Diseinuko irakasle eta ikasleei poltrusion prozesuen inguruko azalpenak ematen.

 

Amaitzeko, ekintzaile izatea zein gogorra den ere esan die, eta produktu ona izan arren, ondo saltzen jakin behar dela ere azpimarratu du, nola  zeharkako gaitasun guztiei balio erantsia ateratzen trebatzea zein garrantzisua den. Eta amaitzeko, interesgarria iruditu zait aipatzea bera esandako honako esaldi hau: “Ez da gauzen zain egon behar, gauzen bila joan behar da”.

Eskerrik asko, Ivan, zure esperientzia baliotsua gurekin eta gure ikasleekin partekatzeagatik, eta onena opa dizugu!

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu