MGEP GMHZ Diseinuko ikasleek Copreci Arrasate enpresa bisitatzen


MGEP GMHZ Diseinuko ikasleek Copreci Arrasate bisitatzen

Aurreko hilabetean, 2024ko urtarrilean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Fabrikazio Mekaniko Diseinuko 1. eta 2. mailako ikasleek Copreci S.Coop. enpresak Arrasaten daukan fabrika bisitatu zuten. Lantegi honetan etxetresna elektrikoentzako osagaiak garatu eta ekoizten dituzte fabrikatzaileekin lankidetzan. Hauen artean gasezko sukaldeentzako balbulak eta garbigailuentzako ura husteko ponpak aurki daitezke.

MGEP GMHZ Fabrikazio Meknaikoko Diseinuko ikasleak Copreciren atean.

Egunean zehar ikasleek fabrikazio prozesu ezberdinei erreparatu zioten, adibidez, aluminiozko forja eta injekzioa eta plastikozko injekzioa guztiz automatizatutako makinetan. Bestalde, aurreko prozesuekin fabrikatutako piezak ondoren nola mekanizatzen diren eta tenplaketa tratamendua nola aplikatzen zaien ezagutu zuten. Modu honetan, moldeak diseinatzerako orduan izan behar dituzten irizpideen garrantzia egiaztatu zuten, haien lanbide heziketan oinarrizko ezagutzak baitira.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu