MGEP 2024 GOIAZ AZOKAn Lanbide Heziketa eskaintzarekin eta enpresentzat DUAL ereduaren mahaiinguruan parte hartzen
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako heziketa zikloak (GMHZ) Debagoienako 2024 urteko GOIAZ AZOKAn izan gara martxoak 21 eta 22an Kulturaten Debagoienako MankomunitatekoGarapen agentziak antolatutako ekitaldian.
Gurasoentzat adibiez hitzaldi bat antolatu da, eta enpresantzat ere, DUAL eredu berria azaldu eta saltzeko asmoz eta bertan ikasle ohiak ere parte hartu dute. Bertan MGEP Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) -ko DUAL koordinatzailea den Osane Lizarraldek parte hartu du,Migel Altunako Alberto Larrea ordekariarekin batera, eta hainbat enpresa eta bertan DUALean dauden hainbat ikasle ere. ULMA Packagingetik Unai Egaña izanda eta ULMA Packagingen DUALean daude 2 ikasle mekatroniko industrial: Xabier Anduaga eta Jon Irazabal. Tornilleria Debako Peio Andrinua ere egon zen eta berarekin DUAL egiten ari den Josu Basterra ikaslea ere, eta azkenik, ALEn automatizazioa ikasten ari den DUAL ikaslea Danel Elorza. Moderatzailea Koldo Azkoitia iza zen (Garapen agentzia, Debagoiena Mankomunitatean).
DUAL praktiken berri eman zen, azaltzen datozten aldaketak 24-25ra begira: DUAL OROKORRA 1.maila, DUAL OROKORRA 2.maila eta DUAL INTENTSIBOA, eta batez ere azpimarratu ziren hauen onurak: bai enpresarentzat, etorkizuneko langile potentzialak ezagutzeko, ikasleentzat, beraien ibilbide formatiboan duen garrantziagatik eta baita Lanbide Heziketako zentruentzat, enpresekin sorten den lotura eta harremantze horretan denok irabazten dugulako.
Hona hemen MGEPeko Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) eskaintza:
- Automatizazio eta robotika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak prestatzea, baita instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak ere.
- Sareko informatika sistemen administrazioa: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua da enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea.
- Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea.
- Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea.
- Mekatronika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina
teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.
Eta espezializazioak:
- Industri Mantentzearen Digitalizazioa: Urte beteko iraupena du, eta DUAL eredua eskainzten da, euskaraz eta presentziala izanik.
- Eragiketa Teknologien inguruetan Zibersegurtasuna (Ciberseguridad en entornos de Tecnologías de Operación-OT) Urte beteko iraupena du, eta DUAL eredua eskainzten da, gazteleraz eta presentziala izanik.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu