Danel Ortiz MGEP Mekatronika Zikloko ERASMUS+ testigantza Krakoviako (Polonia) Elektrotermia enpresan


ERASMUS+  Goi mailako Heziketa zikloko (GMHZ) Mekatronika industriala Testigantza, Danel Ortiz Bedialauneta, 

  • Izen abizenak eta titulua: Danel Ortiz Bedialauneta naiz eta  Mekatronika industriala  goi mailako heziketa zikloa (GMHZ) ikasi dut MGEPen Mekatronika industriala egitea erabaki nuen, nire ustez, gradu interesgarria eta ikasteko baliotsua dalako eta lan munduari begira ate asko zabaltzen dituen gradua ere. Ingeniaritza ikasten egin nuen saiakera bat, baina praktikotasuna bilatzen goi mailako heziketa ziklo  hau hastea erabaki nuen esperientzia hartzeko eta edukiak gustokoak nituelako.Eta MGEP nire ustez aukera on bat dela pentsatzen dudalako, era egokian erakusten da errez ikasteko eta praktika asko ditu ondoren, lan mundura begira garrantzitsua ikusten dut. 

  • Zerbait aipatzerik ?  Ziklo hau hasi nuenetik, nire ikaste metodoa aldatu dut eta nire ustez hobetu egin dudala, honen aurretik ohitura txarrak nituen ikaste momentuetan eta horiek aldatu eta hobetu egin ditut. Ikasleekin harremana oso ona da, lagunen artean bereziki. Horretaz gain, beste klase-kideen artean harremana ere ona eta horri lan giro ona gehitzen zaio. Bukatzeko, denon artean harreman egokia dugu klasetik kanpo ere.
  • Eta Heziketa ziklo honetan erabilitako ETHAZI metodologiarekiko?  Ziklo honetan ETHAZI metodologia erabiltzen da, talde edo ekipoan lan egiteko eta funtzio profesionalak lantzeko ere. Egindako erronkak, errealitateko erronkak izan dira beraz, nire ustez, esperientzia hau interesgarria izan da eta lan mundurako baliogarria. Egia da, lan munduan sartzerakoan hainbat proiektu desberdin daudela eta enpresa bakoitzak bere eratara egiten du lan, baina interesgarria eta garrantzitsua izan da erronka hauen bitartez  lan egitea eta ikastea.
  • Noiz, nola piztu zitzaizun gogoa ERASMUS+, atzerriko esperientzia izateko?  Zikloaren lehen urte bukatu baino lehen, ideia hau oso argi nuen, atzerrian praktikak egitea, beste enpresa baten lan egiturak ikustea, baina, batez ere, nire kabuz dana organizatzea, betetzea… nire kabuz baliatu edo moldatu nahi nuke beraz, horregatik aukeratu nuen, esperientzia berri hau ezagutu, disfrutatu eta batez ere ikasteko. Martxoak 28an heldu nintzen Cracoviara, Polonia. Pisu baten bizi naiz, Switiego Benedykta 9 kalean. Elektrotermia izeneko enpresa baten nago, enpresa ertain-handia dela esan daiteke. Zerbitzu elektrikoen eta berokuntza-aparatuen ekoizpenaren eremuan lan egiten dute. Horretaz gain, barrak, xaflak eta hodi pertsonalizatuak egiten dituzte. Bulegoan eta tailerrean nago lan egiten, hiru astetik bat tailerrean eta gainontzekoa bulegoan. Bulegoan nagoenean, SolidWorks-en bidez, piezak diseinatzen ditut, tailerrean dauden langileentzako. Tailerrean aldiz, makina desberdinetan nago, bertan egiten diren piezen programak egiten ikasten eta piezak ekoizten. Beraz, beste langile baten bezalako lanak egiten ari gara, garrantziakoak.
  • Zer ikasi duzu enpresan? kalitatearen garrantzia, norberaren erresponsabilitatea munduaren-euskadiren-enpresaren arrakastan, enpresan inor ez dela bakarrik: nire lanak besteen lanetan du eragina… edota zelako bakarrik zauden enpresan arazoak dituzunean. Enpresan egiten den dana garrantzia du, gauza batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak dira, baina bakoitza bere garrantzia du. Bakoitzaren erresponsabilitatea garrantzitsua ere da, hainbat gauza ikasi ditut enpresa baten bete behar direnak, aurretik aipatutakoak eta batez ere langile gehiago daudela laguntzeko prest…
  • Enpresa horretan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu? Bai, esaterako, SolidWorks nahiz eta herraminta berriak ikasi eta erabili, klasean egindakoa erabili dut. Tailerrean, klasean ikasitako dana ere praktikan jartzen da, modu berdin edo ezberdin batean izaten bada ere, beraz, garrantzitsua da ikasteko modua eta hori praktikan jartzea, hau da, nahiz eta makina berri batekin lan egin, garrantzitsua da enpresa baten zer eta zer ez egitea eta nola egitea, eta egoera erreal horiek klasean ikasitakoak dira adibidez.
  • Zure gaur egungo esperientziak zein ekarpenak egin dizkizu persona bezala?  Enpresa bat zer dan ikustea, nola egiten den lan enpresa baten ikustea, nire kabuz gauzak ikastea, lan mundua nola funtzionatzen duen ikusi eta ikastea eta batez ere, esperientzia pertsonala hartzea etorkizunerako begira, hau da, behin enpresa baten lan egin ondoren, berri batera joatean, momentu edo egoera batzuetan ikasitakoa edo esperientziarekin hartutako sor daitezkeen une edo egoera desberdinetan jarduten jakingo dut.
  • Orain daukazu ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako? Nire ustez, nahiz eta lan mundua ikusi, gehiago ikasi nahi dut eta horrekin batera esperientzia hartu, beraz hurrengo kurtsorako jarraitzen ikasteko asmoa dut, eta gainera,mailaz igotzea eta ingeniaritzan sartzea, aukera ona dela pentsatzen dudalako.

Eskerrik asko  Danel zure ekarpenengatik

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu