MGEP ASIR 1-eko ikasleek Windows 10 euskarriaren amaiera aztertu dute erronka txiki batean


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Sareko informatika sistemen administrazioko (ASIR) 1-eko ikasleek Windows 10 euskarriaren amaiera aztertu dute

Azken hilabeteetan, Microsoft-ek jakinarazi du Windows 10 sistema eragilea amaierara iritsiko dela. Gutako askok sistema eragile hori erabiltzen dugunez, joan den astean honako lan hau planteatu genien Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Sareko informatika sistemen administrazioko (ASIR) eko 1. mailako ikasleei: Windows 10en euskarri teknikoaren amaierari eta erabaki horrek erabiltzaileentzat dituen inplikazioei buruzko hausnarketa bat egitea. Hausnarketa egin ondoren, emaitzak MGEPeko ikasle guztiekin partekatuko dira.


Lan honen bidez, ikasleek sistema eragileekin lotutako funtsezko kontzeptuen ulermen maila altua erakutsi dute, eta zeharkako konpetentziak landu dituzte: elkarlana, hausnarketa, komunikazio teknikoa, gaitasun digitala,..

Hilero informatikari buruzko gaiak partekatuko dituzte gurekin. Eskerrik asko ekipo!

erreferentziazko artikulua

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu