Zeintzuk dira lanbide heziketako ikasleek lana bilatzerako garaian dituzten lehentasun irizpide nagusiak?
Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 33 ikastetxe biltzen dituen HETEL elkarteak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa barne (MGEP), kaleratu berri duen inkestan oinarritutako datuak aztertuko ditugu.
HETEL-ek, 6741 ikasleren iritziak jaso ondoren aurkeztutako datuen arabera, Lanbide Heziketako ikasleetatik %65,36ak, enpresa bat aukeratzeko garaian, lan baldintzak izaten dizute kontutan.
Beste erizpide batzuk ere garrantzitsuak dira, ikasleen erdiak baino gehiagok, alderdi ekonomikoa eta kokapena ere baloratzen baitituzte. Enpresaren irudia da, ikasleek kontutan gutxien edukitzen duten erizpidea.
Ondorengo grafikoan aztertutako irizpide bakoitza zenbat ikaslek kontutan eduki duten ikus dezakegu:
LAN BALDINTZAK: Ordutegi malgua, garbitasuna. Osasun baldintzak betetzea, segurtasuna, telelana egiteko aukera eskaintzea.
EKONOMIKOA. Soldata baloratzen dut.
KOKAPENA: Enpresaren kokapena, non dagoen, etxearekiko gertutasuna, garraio publiko izatea.
LAN GIROA: lankidetasuna, lan giro ona izatea eta langileen arteko harreman onak egotea
LAN MOTA: Lan interesgarria izatea, ikasteko aukera egotea, gustukoa izatea enpresan egingo dudan lana nire ikasketekin lerrokatua izatea eta lana sortzailea ere izatea.
BARNE PROMOZIOA: Lanean jarraitzeko aukera izatea baloratzen dut, lanean aurrera egiteko eta promozionatzeko aukera ere.
ENPRESA IRUDIA: Zein enpresa mota den, nolakoa den enpresaren izena eta irudia eta baita enpresak zer egiten duen.
Genero ikuspegitik begiratuta, zenbait irizpidetan desberdintasunak ageri direla antzeman daiteke:
Gizonezkoek gehiago baloratzen dute alderdi ekonomikoa eta emakumeek gehiago baloratzen dute lan giroa. Hau gehiago nabarmentzen da 1. eta 2.mailan artean, eta erdi mailako ziklotik goimailako ziklora ere.
Dena den, bi kasuetan, lan baldintza da enpresa aukeratzeko gehien erabiltzen den erizpidea.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu