NORD-LOCK multinazionala MGEP-en
Pasa den abenduaren 5-ean, Industria mantentzearen digitalizazio espezializazioaeta fabrikazio mekanikoko diseinua goi mailako lanbide heziketa zikloak Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) ikasten ari diren ikasleek, NORD-LOCK multinazionalak, “torlojututako lotura seguru”ei buruz eskainitako jardunaldi baten parte hartzeko aukera izan zuten.
Formakuntza saioan, ikasleek, gai honen inguruko aspektu garrantzitsuenak aztertu eta ulertu ahal izan zituzten:
- Lotura on bat ondo diseinatzeko kontutan eduki beharreko faktoreak.
- Lotura osatuko duten elementuen aukera egokia.
- Loturarako erabiliko diren erraminta egokien aukeraketa eta langilearen influentzia.
- Loturako prekargaren monitorizazioa.
- Junker DIN 65151 eta ISO 16130 bibrazio testen burutzea.
Mekanika eta Mekatronika Industrialeko gardua burutzen ari diren ikasleak ere etorri ziren saiora,
Eskolatik, Aida Cotón-i esker bereziak eman nahi genizkioke, aurten ere, hitzaldi interesgarri hau eskaini izanagatik.
Hurrengo urte arte!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu