MGEP-eko goi mailako ziklotako ikasleei DUAL bizipenak azaltzeko saioa.


Urtarrilaren 8an, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) ikasketak egiten ari den Ibon Perez Markuleta ikasleak, Oñatiko Hijos de Juan de Garay enpresan burutzen ari den DUAL praktiken inguruan izandako bizipenak elkarbanatu zituen.

Hitzaldira Mekatronika industriala goi mailako lanbide heziketa zikloko bigarren mailako ikasleak eta Industria mantentzearen digitalizazioa espezializazioa burutzen ari diren ikasleak gerturatu ziren, eta bertan, Ibonek, Hijos de Juan de Garay enpresan burutzen dituen lanak eta eguneroko bizitzan sortzen diren gora behera desberdinak azaldu zituen.

Bizipen eta egoera guztiak mantentze lanekin zerikusia zuten, Ibonek departamentu horretan burutu bait ditu DUAL praktikak azken bi urteotan. Ikasleek, klasean ikasitakoa, eguneroko bizitzan nola aplikatzen den ikusteko aukera izan zuten.

Mila esker Ibon!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu