MGEP GMHZ DUALak Bartzelonako Consorci d’Educació-ri zuzendutako hitzaldian


Bartzelonako Consorci d’Educació erakundeko lantaldeari  DUAL programari buruzko hitzaldi bat ematera gonbidatu zuen  Mondragon Unibertsitatea (MU) Gemma Verdés-ek, Bartzelonako  Àrea d’Ensenyaments Postobligatoris-eko zuzendariak.

Hitzaldia otsailak 4ean ospatu zen, era birtualean, eta Bartzelonako 30 hezkuntza erakundetako zuzendariak parte hartu zuten bertan.

Hitzaldia Jon Altunak, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa eta Osane Lizarraldek, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko DUAL koordinatzaile ordezkari bezala, eman zuten.

Jon Altunak Mondragon Unibertsitatea aurkeztu zuen, historiari errepaso txiki bat eginez, eta  bereziki, MU-k ikasketak eta lana uztartzerakoan bizitako mugarri eta faktore garrantzitsuei aipamena eginez.

Jarraian Osane Lizarraldek MGEPeko Goi mailako zikloak aurkeztu zituen,   gakoak diren ezaugarriak deskribatuz:

Datu batzuk aurkeztu ziren, bereziki DUAL datuak azken 4 urteotan, testuinguruan jartzeko.

DUAL kopurua hazten joan da urtero MGEPen, baina COVID19 ak sortu duen egoerak ikasturte honetan (20-21) bi ondorio nagusi izan ditu: 1) DUALaren jeitsiera  2) ikasten jarraitzen duten ikasle % igoera nabarmena.

MGEP GMHZak ikasten duten ikasleak aukeratzen duten ibilbide formatiboak ere azaldu dira, jarraian irudikatu diren moduan:

Eta hitzaldia amaitzeko Jon Altunak MU mailan ditugun Gradu eta Master tituluak ibilbide DUAlarekin eta titulu DUALen bilakaera azaldu du.
 Bukaeran, galdera-erantzunetarako tartea egon zen!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu