Kuvu enpresa Forbes zerrendan


Haize Truebak eta Eduardo Fierrok, Jon Ander Fernandezekin batera, Kuvu enpresa sortu zuten Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduko ikasle zirenean. Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburuz, belaunaldi desberdinetako pertsonak teilatupe berean jartzen ditu Kuvuk, etxe partekatzeak ahalbidetuz. Ekimena “Espainiako Beste 100 Aberastasun Nagusien zerrendan” aipatu du Forbes aldizkariak.

Informazio gehiago: https://www.mondragon.edu/eu/gradua-lidergo-ekintzailea-berrikuntza

Kuvu: https://kuvu.eu