Bueltan gaude!


Opor luzeak hartu ditu Berdintasun Taldearen blogak. Baina hementxe gatoz berriro ere, pilak erabat kargatuta.

Argitaratu genuen azken albisteari erreferentzia eginez hasiko dugu ikasturte berria. Izan ere, bateragarritasuna dugu berriro ere hizketagai. Dakizuen bezala, kontziliazioari buruzko diagnostikoa egiten ari gara fakultatean, LKS eta ERKIDEren laguntzaz. Diagnostiko hauxe eta bere ekintza plana izango dira ikasturteko honeko Berdintasun Taldearen lanik garrantzitsuenak.

Kooperatibentzat egokitua den inkesta eta diagnostikoa da LKSk abian jarri duena. Eta gure erakundeetan lana eta familia bateragarri egiteko ditugun tresnak eta hauen erabilpena ulertzea du helburu.

Orain dela aste batzuk jaso zenuten kontziliazioari buruzko diagnostikoa egiteko galdetegia. Langileen gehiengoak erantzun duzue, beraz, eskerrik asko!

Urte amaierarako izango ditugu inkesten ondorioak. Eta blog honetan ere jasoko ditugu, noski!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu