Berdintxiketan. Bikote mistoen lasterketa


Enpresagintza Fakultateko Kirol Zerbitzuak, Berdintasun Taldeak eta LEINN graduko ikasleen SNATU konpainiak bikote mistoen lasterketa antolatu du. Apirilaren 15ean izango da, ostirala. Arratsaldeko 7,30etan.

Ibilbideak 5 kilometro izango ditu eta Enpresagintza Fakultatean irten eta Foruen Enparantzan amaituko da. Lehen hiru bikote mistoen artean banatuko dira sariak baina banakako korrikalariak ere parte hartzera animatzen ditugu. Helburua ez da bakarrik bikoteka korrika egitea, berdintasunaren aldeko herri lasterketan parte hartzea baizik. Lehiakortasunetik haratago kirola egiteko beste modu bat badagoela aldarrikatzea eta neska gehiago kirolera hurbiltzea. Kirola eginez ondo pasatzea, alegia.

Izena emateko sartu Berdintxiketan lasterketaren blogean edo zuzenean izena emateko orrian.

Bertan topatuko duzue lasterketari buruzko informazioa. Animatu eta parte hartu!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu