Enpresagintzakook BSSn


Aurreko igandean ospatu zen Behobia-San Sebastian lasterketa ospetsua. Ospetsua eta jendetsua, 17.000 pertsonek baino gehiago parte hartu baitzuten lasterketan.

17.000 horietatik %15,5 izan omen ziren emakumeak. Albiste hori irakurri genuen, behintzat, medioetan. Enpresagintzak, ordea, portzentaje hori guztiz hautsi zuen. Hobera, noski!

Fakultateko 6 langilek hartu zuten parte BSSn: Nekane, Trini, Lander, German, Rafa eta Eunate. Enpresagintzakoon artean, beraz, %50 eta %50. Harro egoteko modukoa, dudarik gabe.

Ikasleen artean, ez dakigu nolakoa izan zen parte-hartzea. Jaso zuen komentarioak blogean, eta ea fakultate osoaren partaidetza ezagutu dezakegun.

Zorionak

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu