MGEP Donostia Techweek-en


Ekainak 21 eta 23 egunetan Donostiak harrera egin dio  Tech Week ekimenari. Egun hauetan   Kursaal eta Tabakalera eraikinetan 40 hizlari aritu dira berrikuntza eta teknologi berrien inguruan solasean. Ekainak 21an berriz,  Osane Lizarralde ,   MGEP – MU ko ordezkari bezala parte hartu zuen mahai inguru honetan: “eremu teknologiko berriak eskatzen dituen hezkuntza erronkak” (“retos educativos del nuevo entorno tecnológico”).  Enrique Rodal kazetariak gidatu zuen mahai borobil honetan, beste honako partehartzaileak aritu ziren baita: Iñigo Gutierrez – Tecnun,  Jon Labaka . Tknika  eta  Rebeca Cortazar- Universidad de Deusto.

Mahai borobilean teknologi berrien hazkundeak eta bereziki industria 4.0 bezalako kontzeptuek teknologi hauekin (hala nola, zibersegurtasuna, big data, IOT, robotika, erralitate birtual edota areagotua, …) duten erlazionatutako profil profesional berrien eskaera aztertu genuen.

  Visual Thinking-eko Javier Miguelek mahai inguruarekiko zuzenean egindako graph recording-a   (gazteleraz)

Honako ezaugarri hauek azpimarratuko nituzke:

  • Industriaren behar handia, bereziki gure industriarena.
  • Unibertsitateak ez dugu asetzen behar hori,  hori dela eta aurreneko erronka gazteak, eta bereziki emakumeak, geletara erakartzen datza. Gaur egun profil profesional hauetako ikasketetako geletan %14a dira  emakumeak soilik (batazbestekoa).
  • Unibertsitateak eta gure aprendizai prozesuak prest daude,   hezkuntza ereduak metodologia aktiboetan oinarrituta eta DUAL programak lagungarriak dira oso.
  • Unibertsiteak akzio ugari egiten ditugu sentsibilizatzek, informatzeko, gazteak eta bereziki emakumeak erakartzeko, baina akzio horiek ez dute beri emaitza onak lortzen laguntzen. Hori dela eta eskaera handi bat egiten da:  erakundeak, enpresak, eskolak, hedabideak,… denak batera lan egin beharko genuke, egoera honi aurre egiteko.
  • Lanbie hauek bisibilitate beharrean daude, baita emakume teknologoak ere, lanbide hauek balioan jarri behar ditugu, eta batez ere denon artean arazo honen inguruan konzientzia sortu.

MGEP aldetik  post honetan agertzen dira ideiak defendatu ziren, eta batez ere azpimarratu:  gure ikasleak   Mondragon Unibertsitatean enpresak eskatzen dituen konpetentziak lantzeko aukera onak dituztela gure hezkuntza ereduari ezker: metodologia aktiboetan oinarritutako aprendizaia eta  Lan Ikaste Partekatze programak, Graduan eta Masterrean.  MGEPek  50 urte baino gehiagoko esperientzia du Lan Ikaste Partekatzean, Alecopekin hasi zenetik gaur egun arte. Bestetik enplegu ezarpenean %93  ko emaitzak lortzen ari da, Euskal Herriko Ingeniaritzetan %88 denean, eta  Euskl Herrian batazbesteko %81 izanik.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu