MU ONLINE formazio pilulak (29): YouTubeko kanalak (harpidetza eta kudeaketa)


Hamaika aldiz esan dugun legez, hezkuntzan gero eta gehiago erabiltzen ditugu bideoak helburu ezberdinez (gure formaziorako, ikasleei azalpenak emateko…); beraz, horiek ondo kudeatzen jakitea (kanalak, erreprodukzio-zerrendak…) oso lagungarria gerta dakiguke.

Bideotutorial honetan, YouTubeko kanalei buruz arituko gara. Zertarako edo zergatik izan daitezke interesgarriak?

  • Gure alorrean eguneratuta egoteko.
  • Beste ikastetxe, unibertsitate, erakunde, irakasle edota ikasleek argitaratzen dutena jarraitzeko.
  • Informazio eta eduki digitalen kudeaketan urrats bat haratago emateko. Hau da, gure konpetentzia digitala garatzeko
  • Jarraipenak modu eroso eta antolatuan egin ahal izateko.

Bideotutorial honetan, beraz, ondorengoa ikasiko dugu:

  • YouTubeko bideo-kanaletara harpidetzak nola egiten diren
  • Harpidetza horiek nola kudeatzen diren

Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.

AzpititulueakGaitu

 

 

Bideotutoriala:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu